XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Alborengoa.

Gaitz ugari samarra dogu alborengoa, erderaz pulmonia deritxona.

Gure biriki edo auspoak kutsutu egiten dira, eta gorbiztu.

Kutsu bat da biriki gangail artean lekutzen dana, ta onek kutsutu ta erre-mindu oi dau gure barrua.

Biriki biak artzen ba'ditu, alborengo bikotxa esaten jako.

Arnas-bideak be sutazten dira batzuetan eta orduan biri-alborengoa (bronkoneumonia) deritxo.

Emendik datoz miña ta ondoeza, sukarra ta arnas-estua, ezinegona.

Norengan daukagu batez be gaitz au?.

Koko bat da gaitzekarle, ta ortik aske dagoanik ez da iñor izango.

Eta, ain zuzen be, mikrobio edo xomorro orren egonlekua, geienik beintzat, surra ta eztarria dira; prest dagoz beti, ta, giro ona aurkitzean, laster dagie salto birikietara, gure umezaro ta zartzaroan batez be.

Giro otza naiago dau xomorro orrek bere lanerako.

Tropikuetan, beraz, ez dau toki otz bustietan beste kalte egiten.

Garai egokia da beretzat negu luzea; beste antzeko gatxak, katarroa ta abar, azpiratu ta errez agertu oi jaku garaille.

Zelako agerpena egiten ete?.

Otzaldi bat naikoa da sarri, bear dan legez zaindua ez danean.

Gorputzak bere oizko otz-beroa neurriaz gorde ezik, birikietan ezarten da dalako kokoa, au da, bere etxetzat artzen ditu gure birikiak, gure arnas auspoak.

Ez da errez igartekoa lenen, otz-ikara lez asten jatzu-ta; gero, barriz, bat-batean egiten dautzu bere lana.

Ona aren lenengo ezaugarri ta aztarnak: otzikara sukar (kalentura) aundiaz, miña saietsean eta sorbaldan, eztul txarra, odolezko txistua eta gorruak, arnasa artu eziña, naigabea, gero ta geiago.

Dei egiozu osagilleari albait ariñen.

Oia gordetea eta garbitasuna dira barau uxatzeko biderik onenak.

Baiña oneik biok ez dira naikoa, osakaiak be bear dira gaur, sulfamidak, antibiotikuak, penizilina ta olakoak, bakarrik naiz nastuta arturik.

Kokoaren eragiña orrela ez da ainbeste birikietan zabaltzen, eta ordu gitxiren buruan saietseko miña beratu ta txontxondu egiten da.